Musika eta futbola eskainiko dute asteburuan eskualdeko gaztetxeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 22a, 20:55

Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxeak kirol hitzordua jarri die biharko, larunbata, herriko gazteei. Izan ere, goizeko 9:30ak aldera, herriko koadrilen arteko III. futbito txapelketari emango diote hasiera Artatza-Romo ikastetxean. Oraindik orain, izena eman ez duten koadrilek honako lekuetan daukate aukera: gaztetxean zein Romo Tavern, West Side, Anaiak, Baste, Koldo, Aida, Andros, Branka, Kandi eta Arotza tabernetan. Gauean, berriz, goizeko sari banaketa eta kirolarien goatekea egingo dute gaztetxean bertan, 21:00etatik aurrera. Ordu bat lehenago, baina Getxoko Txorimalo gaztetxean, Ukabilkada, Agressive Combat eta Mad Skins taldeek kontzertua emango dute. Sarrera hiru eurotan erosi ahal izango da gaztetxeko atean bertan. Azkenik, asteartean, hilak 26, "El estado penal y el negocio de las macrocarceles" hitzaldia eskainiko du Itzubaltzeta gaztetxean Cesar Manzanos Salhaketako kidea, 20:00etan. Argazkian, Itzubaltzeta / Romoko koadrilen arteko I. Futbito Txapelketaren irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun