Zer egin ahal dugu?
Ia 200 elkarte zibil palestinarrek aldarrikatu eta behin eta berriz errepikatzen digute Israelen erasoari aurre egiteko modurik eraginkorrena boikotarena dela. Estatu sionistak palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean, Euskal Herriak ez du inolako harremanik izan behar Israelekin. Ez arlo ekonomikoan, ez politikoan, ez kulturalean, ez kirolean.
Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Nazio Batuen Erakundearen jarreren aurrean, hiritarroi dagokigu zapaldu palestinarren alde eta zanpatzaile sionisten aurka gaudela agertzea. Eguneroko lana Israeli boikot kanpaina hedatzea da eta gaur berriz:
Euskal Herriko Arabiar Komunitateak eta Euskal Herriko Islamiar Komunitateak Bilboko Kale Nagusiko 33. zenbakian Europar Batasunak duen bulegoaren aurrean 19:00etan deitu duen elkarretaratzera euskal internazionalista guztiok joan gaitezela dei egiten dugu.
Euskal Herriak sionismoari ez!
Israeli boikota!
Gora Palestina askatuta!
Askapena