Kalean da Mikel de Gregorio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 29a, 19:55

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez, Mikel de Gregorio gazte algortarra larunbat arratsaldean irten zen Logroñoko espetxetik, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Algortan, Getxon eta Berangon 2007ko urriaren 17an izan zen polizia operazioan atxilotu zuten De Gregorio. Guztira sei gazte atxilotu zituzten orduan. Eta beste bi, Batxi Galdiz eta Gorka Oribe, Baltasar Garzon epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zituzten. Aipatu polizia operazioaren ondorioz, oraindik, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Joseba Elorriaga gazteek jarraitzen dute preso. Argazkian, Galdiz eta Oribe bezala, aurretik atera ziren Txomin Gezuraga -irudian- eta Josu Rodriguez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun