Atzo, Zigor Goikoetxea gazte getxoztarra bisitatzera joan zirenean, Segoviako (Espainia) espetxetik atera dutela jakin zuten bere etxekoek. "Dena dela oraindik ez dakite nora eraman duten", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez.
Etengabe bitakoran aipatu dutenez, "pentsa daiteke Madrilgo espetxe batera eramango zutela, urtarrilean San Lorentzo eguneko gertakarien inguruan epaiketa izango duelako, baina bestela ere izan daiteke". Oraingoz ezin dute ezer zehatzik esan. Minbizia eta fibromialgia kontu batengatik ebakuntza egin zioten Goikoetxeari 2007ko ekainean. Urrian, berriz, atxilotu egin zuten eta bere egoera medikoa kontutan hartuta baldintzapeko askatasunean utzi zuten. 2008ko abuztuan, ordea, berriro atxilotu zuten, San Lorentzo eguneko azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak bere kontra irainak bota zituela jarritako
salaketaren ondorioz. Orain aste batzuk Azkorrikoa konorte barik topatu zuten Segoviako espetxeko funtzionarioek, patio ordua amaitu eta ziegara bueltatzeko bere bila joan zirenean, bertan bakarrik zegoela. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.