Oreretako erailketa salatuko du bihar Algortan Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 29a, 21:10

Labanarekin egindako zaurien ondorioz hil da gaur, astelehena, 35 urteko emakumezko bat Oreretan (Gipuzkoa), eta, Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, haren bikotekidea izan da erasotzailea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, emakume hori ez ezik, beste bi lagun ere zauritu ditu erasotzaileak eta ondoren bere burua. Hirurak Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina ustezko erasotzailea atxilotuta ingresatu dute. Emakumearen senideek zauri arinak lituzkete eta ustezko erasotzaileak larriagoak. Gertakariak baieztatzen badira, aurten Euskal Herrian bikotekideak hil duen seigarren emakumea litzateke. Horrez gain, Maria Puy Perez Lizarrako (Nafarroa) bizilaguna desagertuta dago azarotik, eta haren bikotekide ohia atxilotua desagerketarekin zerikusia duelakoan. Gauzak horrela, biharko, asteartea, kontzentrazioa deitu du Algortako Telletxe plazan, 19:30etik aurrera, Bilgune Feministak. Argazkian, Santurtziko Doccas David 26 urteko neskaren hilketa salatzeko urriaren 8an Algortan egindako elkarretaratzea.

Agustinak auzoko etxebizitza batean gertatu da hilketa, Elias Salaberria keleko 8. atarian, eguerdiko hamabiak baino zertxobait lehenago. Hain zuzen ere, ordu horretan norbaitek deitu du Ertzaintzara, Errenteriko etxebizitza batean zenbait lagun labanaz zaurituta zeudela abisatuz. Esandako lekura iristean, laban zauriak zituzten lau lagun aurkitu dituzte ertzainek. Guztiak suspertzeko ahalegina egin dute baina, arestian aipatu bezala, emakumea hil egin da. Gorpua 15:30ean eraman zuten handik autopsia egitera. Hildako emakumeak hiru haur zeuzkan; haietako bi, aipatutako gizonezkoarekin izanda. Biktimaren beste umea 16 urteko mutila da, eta horixe izan da gaur zauritu den lagunetako bat. Beste zauritua gizonezko horren anaia bat da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun