Udaletik etxeetara igorri diete jada txartel berria TAOren erroldan agertzen diren herritarrei. Horren harira, tokiko iturriek gogoratu dute, arazoa edozein izanda ere, urtea amaitu baino lehen bereizgarria jaso ezean, edo berau galduz gero, interesdunak edo bere ordezkariak, urtarrilaren 2tik aurrera, udal bulegoetara (Foru kalea 1, 2. solairua, Zerga Kudeaketa) joan beharko duela, 2009ko egoiliarraren txartela eskuratzeko. Bestalde, txartela nahi ez duten lagunek berau itzuli beharko dute urtarrilaren 20a baino lehen, udal bulegoetan edo herritarren arretarako bulegoetan: Itzubaltzeta / Romon (Aurrezki Kutxa kalea, 3), Getxon (Benturillena kalea, 17), Algortan (Juan Bautista Zabala kalea, 6) edo Udaltzaingoan (Alango kalea, 25).
Ordaintzeko modua
Egoiliarraren txartela ordaintzeko bi modu daude. Helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatuko dira 2009ko apirilaren 30an (borondatez ordaintzeko azken egunean) edo “nahierako ordainketaren” hautatutako modalitatean adierazitako egunetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak, azkenik, 2009ko apirilaren 1etik 30a bitartean ordaindu beharko dira, etxeetara igorriko diren ordaintzeko agirien bidez. Berau jaso ezean, kopia bat eskatu beharko da udal zerga-bilketako bulegoetan edo edozein HABean.
Urtarrilaren 9an, ostiralarekin, argitaratuko dituzte Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegiko lur azpiko parking-ean alokatzeko dauden 231 lekuen zozketan parte hartzeko oinarriak eta onartutako pertsonen zerrendak. Zozketa egin arte -eguna zehaztu barik dago, baina urtarrilaren 12tik 17ra doan astean izango da- ez da aparkatzeko lekurik banatuko. Aipatu zerrendak Gobela eta Fadurako udal kiroldegietako iragarki tauletan, eta udal web orrian (