Urtarrilean zabalduko dute Gobela kiroldegiko igeriketa ikastaroetan izena emapeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 30a, 16:55

Getxo Kirolak udal erakundeak urtarrilaren 2an zabalduko du Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegiko igeriketa ikastaroetarako izena emateko epea. Kurtsook abonatuentzako dira eta urtarrila-martxoari dagokion hiruhilekoan garatuko dituzte. Batez ere, “txikien” eta hastapen mailetan egingo dituzte, astegun eta ordutegi desberdinetan. Fadura kiroldegiko ikastaroak, berriz, hilabete beranduago hasiko dira, otsailean; orduantxe zabalduko baitute instalazioetako barruko igeritokia. Hartara, ikastaroak trinkoak izango dira, bi hilabeteko iraupena izango baitute, nahiz eta Gobelakoen antzera maila beretsuetan eskainiko diren. Fadurako ikastaroetarako izen ematea urtarrilaren 21etik aurrera egin ahal izango da. Igeriketa ikastaroen gaineko argibide gehiago 944 308 070 telefono zenbakian eskura daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun