Berangoko herri gunetik landa igaroko dira kamioiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 30a, 18:33

Berangoko Udalak Landaida Goikoa esparruko lurren kalifikazioa aldatuko du, bertan, kutsatzen ez duten enpresak hartuko dituen industrialdea jartzeko. Orain gutxi onartu zuten udalerriko hirigintza antolamendurako plan orokorraren aurrerapen txostena. Berangoko HAPOren arabera, Ipar Arebeta eta Arene industrialdeen artean, 75.000 metro koadroko ekonomia jardueretarako gune berria eratuko dute. Epe luzera begira, lehen aipatu bi enpresa gune horiek lotzeko balioko du egitasmoak. Horretaz gain, industrialdeen eta Larrabasterrara doan foru errepide zaharraren arteko zatia konponduko dute, kamioiak Berangoko herri gunetik igaro daitezela saihestuz. Bitartean, Landaida Goikoa industrialdera joateko, Uribe Kostako korridoreko irteera erabili beharko dute ibilgailuek; trafiko astuna Arabeta eta Arenera bideratuz. Argazkian, metro geltoki inguruko gunea Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun