Gabon Zaharrean Afrika beltzean murgilduko da Itzubaltzeta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 30a, 22:43

Bihar, asteazkena eta osteguna zein 2008 eta 2009 batuko dituen Gabon Zaharrean, Afrika beltzaren doinuak eta apainketak nagusituko dira Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Goizeko ordu batetik aurrera, bertan izango da M'Benne Botcha Ginea Bissauko etorkinen elkarteak antolatutako afrikar jaialdia. Itzubaltzeta gaztetxeko kideek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, zentro sozialekoek "pozarren" hartu dute etorkin beltzen ekimena, "jende ezberdina eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen baitu". Gainera, M'Benna Botchakoek hurrengo hileotan antolatuko dituzten Euskal Herria eta Ginea Bissauri buruzko Jardunaldiak finantzatzeko erabiliko dute bihar batuko duten dirua. Izan ere, gaztetxeko kideek gogoratu dutenez, "krisialdi ekonomikoen garaietan, arduradunen kapitalistek harrapaketan jarraitu ahal izateko kopla-burukoren bat bilatzen ohi dute, eta hortik datozkigu, maiz, arrazakeria, faxismoa eta enparauak. Horregatik, hobe daukagu aurrea hartu eta langile guztion artean gure kulturen berri eman, ikasi, elkarrekin aritu eta klaseen arteko borrokari ekitea". Argazkian, Ginea Bissauko Bubake irlako herrietako nagusien bilera / Christing O.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun