Bonba-auto bat eztandarazi dute EITBren Bilboko egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 31a, 12:13

ETAren izenean ari zela agertu duen norbaitek Bilboko suhiltzaileei deitu die, eta EITBren egoitza nagusiaren alboan 11:00etan bonba-autoa lehertuko zela ohartarazi du. Arrigorriagako mendi batean arbola batera lotuta zegoen lagun bat aurkitu du Ertzaintzak, deitzaileak abisatu bezala. EITBren egoitzaren ondoan furgoneta susmagarri bat topatu dute, eta indargabetzeko ahaleginean ibili dira. Bada, 11:05ak aldera eztanda egin du bonba-autoak, lekukoek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez. Hala ere, argitzeke dago bonba-autoa berez lehertu den edo artezilariek kontrolatuta. Inguruan zebiltzan ertzain eta udaltzainak zauriturik ez direla suertatu zabaldu du Europa Pressek. Baina kristalez osatutako eraikinaren fatxada txikituta gelditu da. EITBren egoitza ez ezik, ondoan dauden Termibus, Bizkaiko Ogasuna eta "El Mundo", "Deia", Antena 3, "Expansion" eta Onda Cero irratiaren bulegoak hustu dituzte. Argazkian, maiatzaren 19an Areetako Abrako Itsas Erret Klubaren aurka egindako atentatuaren ostean, hainbat ertzain eremua ikuskatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun