Somerako basoerdiak baino gehiago, Kantauriko uren aurrean ilargia notario zela egin genuen afaria datorkit burura. Sutsu eztabaidatu genuen, gustatzen zaizun moduan, herriaz eta herrigintzaz, martxan dabilen artean gelditzerik ez dagoen baina geldituz gero martxan jartzea geroz eta nekezagoa den kamioi zaharraz, zure osasun arazoez...
Kartzela politikak hil zaitu, 13 urteko kartzela zigor suntsitzaileak. Distantzia, hotza, elikadura eskasa, osasun zerbitzurik eza, jipoi basatiak... Eta jakin nahi dugunok badakigu.
Ez dakit, bizi dugun sufrimendu izugarriak gure hurbilenekoak mindu eta gugatik egin zein eman dezaketenaren epaile bihurtzea modan jartzen dabilen sasoiotan, nigandik espero zenuen guztia eman ote dizudan. Ni pribilegiatu sentitzen naiz zu ezagutu ahal izan zaitudalako. Agian, zu zeu izatea baino ez nuelako behar.
Fredi Payak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua