19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Areetako eta Itzubaltzeta / Romoko herrietan. Zugatzarte etorbidean hasita, ibilbidea honako hau izango da: Areetako Etorbidea, Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltsu, Gorbeia eta Gobelaurre. 20:15ean erregeak Areetako Xake plazara joango dira haurrekin egoteko. Aurtengo desfilean, ohi bezala, Errege Magoen karrozak izango dira eta, horiekin batera, beste gai batzuetan oinarritakoak. Karrozetan hiru erregeen morroiak eta mozorrotutako bidaiariak izango dira, gozokiak publikoari botatzeko. Gainera, fantasiako tren batek eta, giroa alaitzeko, bi fanfarrek eta beste 200 pertsonek (bertoko taldeak, Udaltzaingoa, Gurutze Gorriko kideak, boluntarioak...) parte hartuko dute ikuskizunean.
Uribe Kosta eta Erandio
Leioan, Sakoneta kiroldegitik abiatuko da desfilea, 18:00etan, hainbat kale zeharkatu ondoren, 19:00ak aldera, Kultur Leioan bukatzeko. Hala ere, aurretik, 17:00ak inguruan, Lamiakoko antzokian izango dira Errege Magoak. Erandio aldean, berriz, 18:00etarako deitu ditu umeak Astrabuduako Gazte Unamaz Alkartuak elkarteak. Eta, Altzagan, 18:30ean jarri dute hitzordua, Erandioko Kabalgataren Lagunek. Sopelan ere 18:00etan abiatuko da desfilea Urgitxeta plazatik. Bitartean, Berangora, metroz helduko dira Melchor, Gaspar eta Baltasar, 19:30ak aldera. Berangoetako kultur etxetik frontoiraino desfilea egin eta azken toki horretan egingo diete harrera Errege Magoei. Gainera, txokolate jana egongo da guztientzat. Erregeen harreraren ostean, txitxarriloa izango da DJ Xaibor-ekin.