Aurten ere gogotsu hasi du urtea Tirante Plataformak. Ohi bezala, urtarrilean bertan, dantza garaikide ikastaroa emango dute Lutxanako eskola zaharrean, Nuria Perez bartzelonarra irakaslea dela. Horrenbestez, bi talde osatuko dituzte: bata hasi berrientzat, eta bestea maila ertainekoa. Batean zein bestean, ostiralean izango dira eskolak, 18:00etatik 19:30era, eta 20:00etatik 21:30era, hurrenez hurren. Aurretik eman beharko da izena. Ahalik eta lasterren, beraz. Izan ere, aste honetan bertan, hilaren 9an, hasiko da dantza garaikide ikastaroa. Hileko 20 euro ordaindu beharko dira eta 8 euro eskola solte bakoitzeko. Batez ere gorputzaren fisikotasuna landuko dute eta, taldeka zein bakarka, bat-bateko saioak egiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek. Argazkian, ikastaroa iragartzeko kartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!