Joan zen astean atera zuten Segoviako (Espainia) espetxetik Zigor Goikoetxea gazte getxoztarra eta, azkenean, bere etxekoek jakin izan dute Topasen (Salamanca, Espainia) dagoela orain. Urtarrilaren 21ean epaiketa egingo diote Espainiako Auzitegi Nazionalean Goikoetxeari, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hartara, egun horretarako Madrilera eraman beharko dute. 2008ko abuztuan atxilotu zuten Azkorriko mutila, San Lorentzo eguneko Algortako azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak bere kontra irainak bota zituela jarritako
salaketaren ondorioz. Salamancako Topas espetxea Getxotik 412 kilometrotara dago. Bitartean, urte bukaeran zein hasieran ugariak izan dira, euskal errepresaliatu politikoen alde, Uribe Kosta eta Erandion egindako Olentzero, brindis eta kalejirak. Horien guztien atzetik etorri zen, Etxeratek deituta, larunbatean Bilbon egindako manifestazio jendetsua. Argazkian, Eguberriko Olentzeroa Berangon / Etengabe.