Getxoko Behargintzak udalerriko langabetuei zuzendutako bi ikastaro berri jarriko ditu martxan 2009ko lehenengo hiruhilekoan: adineko eta menpekotasuna duten pertsonei arreta egiteko etxez etxeko laguntza zerbitzua, batetik; eta metalaren kalitatea kontrolatzen trebatzekoa, bestalde. Lehenengoa, sektoreko enpresa batekin elkarlanean gauzatuko dute. Horrek trebakuntza aldia bukatzen duten lagunen %60 kontratatzeko konpromisoa hartu du. Izena emateko epea urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik. Interesa duten pertsonak urtarrilaren 16an, 10:00etan, Hirutasuna kaleko 10. zenbakian egingo den hitzaldira joan daitezke. Metalaren kalitatea kontrolatzeko langilea izateko ikastaroak, berriz, eskari handia dauka merkatuan, udal iturrien arabera. Hain zuzen ere, lanbide heziketa edo batxilergoko ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da, eta argibideetarako hitzaldia hilaren 22an izango da. Argazkian, Getxoko Behargintza.