Plentziako lehenengo inauteri tematikoek etxebizitza eskubidea izango dute oinarri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 7a, 14:39

Plentziako Gazte Asanbladak deituta, abenduaren 30ean gazte herri batzarra egin zuten Uribe Kostako itsas-hiri-bildu horretan. Batetik, gazte asanbladari babesa eman zioten bildutako neska-mutilek, "lanean eta gazteon eskubideen defentsan" jarrai dezan. Bestalde, bi gaien inguruan ados agertu ziren gazteak: jai herrikoien antolaketa eta etxebizitza duinaren aldeko borroka. Hain zuzen ere, bi horiek izango dira eskuartean daukaten ekimenaren ardatzak. Otsailaren 28rako, larunbatarekin, Plentziako lehenengo inauteri tematikoak ospatuko dituzte Jai Alai pilotalekuan, eta etxebizitza eskubidea izango da ospakizunen oinarria. Eguerdiko 12etan hasita, herri poteoa, bazkaria, Euskaraokea, kalejira, kontzertuak eta gaupasa izango dira. Argazkian, gazte herri batzarrean bildutako lagunak / Gaztesarea.

Plentziako Gazte Asanbladaren oharra:

Pasadan abenduaren 30ean, Plentziako Gazte Asanbladak herri bilerarako deialdia luzatu zuen Plentziako gazteon artean. Lortu genituen ekarpenak, batez ere, jai herrikoiak burutzeko adostasuna, batik bat Plentziako lehenengo inauteri tematiko herrikoia bultzatzeko asmo irmoa, eta etxebizitza duinaren aldeko borrokan jarraitzeko adostasuna.

Plentziako gazteek euren babesa eman diote gazte asanbladari, lanean jarrai dezan; herria indartu eta gazteon eskubideen aldeko defentsan borrokatu dezan.

Azkenik, Pplentziako lehenengo inauteri tematiko herrikoien egitaraua hau izango da:

12:00etan, herri poteoa Elektrotunagaz.
14:30ean, bazkari herrikoia (10 euro + konsumisio 1 txosnetan).
16:30ean, Euskaraokea.
18:30ean, kalejira.
20:30ean, kontzertuak:
- Ukabilkada.
- Itziarren Semeak.
- Auskalo Non (kontzertuak doanik izango dira).
Eta gero, gaupasa DJgaz eta sorpresa gehiago.

Inauteri hauen gaia etxebizitza izango da.
Otsailaren 28an, Plentziako Jai Alai frontoian itxaroten zaituztegu!
Animatu eta Parte hartu!
Gazteak bati, herria aldatu!

Plentziako Gazte Asanblada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun