Erregeetako loteriak 154.000 euro utzi ditu Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 8a, 13:44

Atzo jakin zen Erregeetako loteriaren hirugarren sari bik arrastoa utzi dutela Getxo udalerrian. Areetako Plentzia Hirian dagoen 7. administrazioan 92.885 zenbakiko hamar serie saldu zituzten. Horrenbestez, 140.000 euro banatu dituzte bertan, inguruko auzotarren artean. Izan ere, leihatilan saldu dira dezimo guztiak. Bakoitzeko 1.400 euro egokitu zaizkie erosleei. 16.533 zenbakiko serie bat, berriz, Algortako Sarrikobaso kalean dagoen 4. administrazioan saldu zuten. Orotara, 14.000 banatu ziren bertan. Argazkian, 2006ko irailean 600.000 euro utzi zituen Itzubaltzeta / Romon Espainiako loteriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun