![](http://farm4.static.flickr.com/3362/3179262159_1c64cda2e7_m.jpg)
Algortako Portu Zaharreko kale batzuetan erosoago ibiltzeko egiten ari diren lanak "ez dira oraindik amaitu", Getxoko Udalaren Hirigintza Arlotik aditzera eman dutenez. Ildo horretan, bizilagun eta Getxoko PPren ezinegona eragin duten baranda berrietan aldaketak egingo dituztela ziurtatu dute tokiko arduradunek. "Udal teknikariak lan horiek amaitu arte daude itxaroten erraz iristeko hartutako neurri berrien eraginaren gaineko balorazioa egiteko. Horren harira, lehenengo barandak ipini eta gero -dagoeneko jarrita daude-, jaso ahal izan dira auzo horretako bizilagunen aldeko eta aurkako iritziak, jarritako elementuek izan dezaketen eraginaren gainean", Hirigintzatik azaldu dutenez. Horren arabera, kale batzuetan jarritako elementuen zati batzuk kenduko dituzte eta beste batzuk utzi. Azken horiek ingurunearekin bat datorren koloreekin pintatuko dituzte. Argazkian, Portu Zaharrean jarritako barandetako bat.