"GAZteak" hilabetekari berritua kaleratu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 8a, 20:30

Getxoko Udalak "GAZteak" izeneko gazteei zuzenduriko hilabetekari berritua kaleratzen hasi da gaur, herritarren eskura jartzen dituen bere informazio orokorreko aldizkarien zaharberritze lana osatuz. Irudiak eta argazkiak nagusi dira diseinu berrian eta, horrekin batera, "irakurleekin bat datorren idazteko estilo berria" landuko dute, Komunikazio Arloko zinegotzi Josu Loroñok adierazi duenez. Aldizkari berritua "GetxoBerri" barruan sartuta banatuko da, orain arte bezala. Informazio argitalpen berriaren kostua, hartara, asko igoko da, udal iturriek aitortu dutenez. Zenbaki bakoitzeko 1.468.46 euro izatetik 3.789,93 euro izatera pasatuko da. Izan ere, abenduan GetxoBerri berria kaleratzearekin batera, horren ale kopurua bikoiztu egin zuten. Egungo 30.000 aleak udalerri osoan postontziz postontzi banatzen dira eta, lehen ez bezala, koloretan dira guztiz. Argazkian, "GAZteak" berrituaren itxura.

Dirutan dagoen alde hori ordainduko dute Getxoko Kultur Etxeak (duela urte batzuk egiten zuen aldizkarien kudeatze lana berriro bereganatu duen erakundea dela) euskal enpresa garrantzitsuekin sinatu dituen babes hitzarmenen bitartez, baita ere Komunikazio Arloak hainbat gastu murriztuta (berbarako udal egutegien argitalpenetan) ere; horrek aipatu erakunde autonomoari diru gehiago ematea ahalbidetu duelako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun