Asteartean abiatuko dira aita-amentzako aurtengo ikastaroak Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 8a, 21:01

Getxoko Gurasoen Eskolak urteko lehen seihilekorako egutegia ezagutarazi berri du. Ikastaroak asteartean, urtarrilaren 13an, hasiko dira. Kurtsook doakoak dira 3, 4 edo 5 saiokoak izaten da horien iraupena. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inskripzioa egitea, nahikoa da zehaztutako orduan dagokion ikastetxera edo lokalera joatea. Horrez gain, edozein arrazoia dela medio ezin bada lehenengo saiora joan, hurrengoetara joateko aukera badago. Urtarrileko ikastaroak honako gai hauei buruzkoak izango dira: familiako gatazken ebazpena, autoestimua hobetzea, familiaren komunikaziorako gaitasunak; eta estresa eta antsietatea nola bideratu. Horiek Geroa ikastolan, Zubilletas, Trinitarias eta Azkorri ikastetxeetan eta Fadura institutuan emango dira. Informazio gehiago jasotzeko, 944 660 130 telefono zenbakira dei daiteke edo, bestela, www.getxo.net web orrian kontsultatu. Argazkian, hainbat guraso solasaldian / Egizu Getxo Euskaldun!.

Otsailean autoestimua hobetzeko eta gurasoentzako psikologiari buruzko ikastaroak egingo dituzte, Nuestra Señora de Europa eta Larrañazubi ikastetxeetan. Martxokoak, autoestimua hobetzeko eta eskolan arrakastaz aritzeko ikastaroak, Artatza-Romo institutuan eta Getxoko kultur aretoan izango dira. Azkenik, maiatzean, Divina Pastora eta Romo ikastetxeetan, familiaren komunikaziorako gaitasunak eta estresa eta antsietatea bideratzeari buruzko ikastaroak izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun