Araztegiaren aurkako jarduerak egingo dituzte bihar Lamiakon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 9a, 12:21

Lamiakoko Araztegiaren kontrako Herri Ekimenak antolatuta, hainbat jarduera izango dira, larunbat honetan, urtarrilak 10, aipatu Leioako auzoko metro geltokiko plazan. Goizeko 11etatik aurrera, txokolate jana, haurrentzako jolasak, kartel eta informazio banaketa eta musika egongo dira, besteak beste. Horretaz gain, 150 euroko balioa daukan marisko otzara baten zozketan parte hartzeko txartelak salduko dituzte, euro batean. Batutako dirua biharko ekitaldiak ordaindu eta herri ekimenaren baliabideak (kartelak, eskuorriak...) finantzatzeko erabiliko dute. Hori dela eta, ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak Lamiakoko araztegiaren aurkakoek. Zozketa hilaren 30ean egingo dute. Bestalde, asteartean, ohiko bilera egingo du taldeak, 20:00etatik aurrera, Gabriel Aresti kaleko 3. zenbakian dagoen Lamiakoko kultur zentroan, San Maximo elizaren atzealdean. Ia astero izaten dira batzarrak egun eta ordu beretzuetan. Argazkian, araztegiaren aurkako pankarta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun