Gaur "Gora Hamas!" diot. Argi izan arren ideologikoki nire antipodetan daudela. Baina badakit, momentu honetan, genozida sionisten aurrean erresistentzian dabilen borrokalari oro gutako edonor dela. Ez baitago Gazan, gaur egun, fusila hartu eta bestela Nazio Batuen eskolan babes bila zabiltzala helduko zaizun heriotzari irri egitea baino aukera arrazionalagorik.
Juduei amaitu zaie euren estatu mesianikoa existitzeko legitimitatea. Ezinezkoa da elkarbizitza ehunka ume hil eta aurpegitik barrea joaten ez zaienekin. Alemaniar naziek egindakoa ez dute palestinarrek ordaindu behar. Alemaniarrak horren damututa badaude sei milioi judurekin egin zutenaz, eman diezaietela euren lurraldearen zati bat estatu judua eraiki dezaten. Oraingo auzokideekin betirako gerra sinatu berri dute eta.
Fredi Payak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako iragarkia