Ikastaro berriak antolatu ditu Leioako Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 9a, 16:46

Behargintza Leioa enplegu zentroak ikastaro berriak antolatu ditu herriko langabetuek beharra topa dezatela errazteko edota lanean direnen trebakuntza hobetzeko, beren jakintzak berrituz eta indartuz. Zortzi ikastaro biltzen dituen prestakuntza eskaintza berriak, leioaztarren lan egoera hobetzeko asmoz, Udalak antolatzen dituen ekintzen artean dago. tokiko iturriek zehaztu dutenez. Horrenbestez, elikagaien erabiltzaile hiru ikastaro, online informatikako bi, eta lanerako trebakuntzarako hiru kurtso emango dituzte. Azken hori supermerkatuko langileak, garbiketa industriala eta ostalaritzakoa egiten dutenak, edota geriatria laguntzaileak direnentzat zuzenduta dago. Interesa dutenak ahalik eta arinen joan beharko dira, izena ematera, Behargintzaren bulegora, Mendibile kaleko 3. zenbakian; edota Aterpek Kultur Leioan duen bulegora, informatikako ikastaroen kasuan. Argazkian, dagoeneko lanean daude trebatutako azken lagunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun