Hautesle zerrendak astelehenetik aurrera egongo dira ikusgai Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 9a, 17:03

Jakina denez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira martxoaren 1ean. Hori dela eta, hautesle zerrendak, 2008ko abenduaren 1ari dagozkionak hain zuzen ere, ikusgai izango dira aste betez Leioan, kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko. Zerrendak, esan bezala, astelehenetik, urtarrilak 12, hurrengoko astelehen 19ra arte egongo dira ikusgai, udaletxeko Estatistika sailean, goizeko 8:30etik 14:30era. Horretaz gain, Lapurdi kaleko 3. zenbakian dagoen Pinuetako udal bulegoan jarriko dituzte, 9:00etatik 13:00etara arteko ordutegian. Bi lekuak astelehenetik ostiralera bakarrik daude zabalik. Dena dela, jakinarazi dutenez, erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak joan beharko du, DNI, pasaportea, egoitza txartela edota gida baimenarekin. Argazkian, Leioako udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun