Etengabe bitakoraren irakurleetako batek, aipatu Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakoran jakinarazi bezala, pare bat aste baino gehiago dira, Xabier Gutierrez "Guti" leioaztarra, Soto del Real espetxetik Alcala Mecora aldatu zutela. Biak ala biak Madrilen daude, aipatu azkena Leioatik 418 kilometrotara. Ibai Egurrola eta Mari Mertxe Alcocer algortarrak eta Maribel Prieto berangoztarra ere atera zituzten Soto del Realdik, urtea amaitu baino lehen, Navalcarnero, Salamancako Topas eta Avilako Brieva kartzeletara eramateko, hurrenez hurren. Bitartean, azken orduko aldaketarik egon ezean, Soto del Realen jarraitzen du Algortako Amets Ladislao. Orain hilabete inguru atxilotu zituen bostak Irunen, Itzubaltzeta / Romon eta Berangon Guardia Zibilak. Guztiek salatu zuten "basatiki torturatuak" izan zirela. Argazkian, torturak salatzeko, abenduaren 28an Algortan egindako manifestazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!