Unibertsitateko ikasleek azterketa garaia osoan zehar probak prestatzeko leku egokia izan dezaten, urtarrilaren 17tik otsailaren 1era bitartean, Leioa eta Erandioko campuseko hainbat gela asteburuetan ere zabalduko dituzte. EHUk jakinarazi duenez, zabalduko diren zentroak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia eta liburutegi nagusia izango dira. Zentro horiek ordutegi honen arabera zabalduko dira: goizeko 9etatik 13:00etara liburutegia erabili ahal izango da eta ordu horretatik aurrera, 19:30ak arte, fakultatea. Guztira, campusean 850 bat ikasteko toki izango dira asteburu guztietan. Bilbon ere, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko gelak eta Ingeniaritza Eskolako ikasgelak irekiko dira, azken horiek bihartik aurrera, guztira 1.150 leku eskainiz. Argazkian, pare bat gazte ikasten /
qk_monga.