Amets Ladislao Valentziako espetxera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 10a, 17:33

Amets Ladislao gazte algortarra herenegun Soto del Realdik atera eta Valentziako espetxera eraman zutela esan diete bere etxekoei, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Kartzela hori Getxotik 620 kilometrotara dago. Gauzak horrela, dagoeneko sakabanatu egin dituzte, orain hilabete inguru, Guardia Zibilak Irunen, Itzubaltzeta / Romon eta Berangon atxilotu zituen Uribe Kostako bost lagunak. Duela pare bat aste, Xabier Gutierrez "Guti" leioaztarra Alcala Mecora (Madril, Espainia) eraman zuten. Ibai Egurrola eta Mari Mertxe Alcocer algortarrak eta Maribel Prieto berangoztarra ere atera zituzten Soto del Realdik, urtea amaitu baino lehen, Navalcarnero, Salamancako Topas eta Avilako Brieva kartzeletara eramateko, hurrenez hurren. Argazkian, Amets Ladislao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun