Plentzian, Gorlizen eta Erandion ere sinadurak batzen ari da D3M herri plataforma

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 13:27

Demokrazia Hiru Milioi (D3M) izeneko herri plataforma Plentzian eta Gorlizen ere sinadurak batzen hasi da, bertako udaletxeetan, Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak zabaldu duenez. Horretaz gain, Erandion notaritza edo udaletxera jo daiteke horretarako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoaren 1ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeari eta "benetako aldaketa" bultzatzeari begira D3Mk gutxienez 17.700 sinadura beharko ditu hautagaitza aurkezteko: 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.500 Araban. Larunbatean plataforma aurkeztu zuten, besteak beste, Itziar Lopategi, Amparo Lasheras, Gabi Basañez, Itziar Aizpurua, Julen Aginako, Miren Legorburu eta Unai Urruzuno eta Ane Muguruza, Josu MUguruza zenaren alaba. Egun berean zabaldu zen gaurtik aurrera eta hilaren 24ra arte Sopelan, Algortan, Negurin eta Areetan sinadurak bilduko zituztela hainbat notaritza eta udaletxetan. Orain, Plentziako eta Gorlizko udaletxeak batu zaizkie, kasu honetan hilaren 26ra arte. Baita Erandioko udaletxea eta notaritza, 24ra arte. Bitartean, Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak aginduta Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ekimena ikertzen ari dira, balizko ilegalizazioari ekiteko. Argazkia: D3M.

Uribe Kostan eta Erandion non sinatu:

Gainontzeko udalerrien berri izan artean, ondoko tokietan eman daiteke sinadura Uribe Kostan eta Erandion:

Algorta

Urtarrilaren 12tik 20ra.
Notaritza (Urgull kalea, 1-behea)
Astelehen, astearte, ostegun eta ostirala, 10:00etatik 14:00etara.

Areeta

Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Kale Nagusia, 10-2)
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19etara.

Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Eskoletako plaza)
Urtarrilak 14 eta 21, 10:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 13, 15, 19 eta 21, 17:00etatik 18:30era.

Erandio

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Notaritza (Jesus Aranburu, 4 - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik ordu batetara.

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea (Irailaren 23a plaza - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan, 10:30etik 14:00etara.

Gorliz

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.

Neguri

Urtarrilaren 16 eta 23an.
Udaletxea (Foru kalea)
Larunbatetan, goizez.

Plentzia

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.

Sopela

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea.
Astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 15:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan ere bai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun