Palestinari buruzko eskuliburua sarean zabaltzen ari dira Leioako LABeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 14:01

LAB sindikatuko Leioako hainbat kidek Ipar Hegoa ikasketa sindikaletarako fundazioak orain dela urte batzuk "Haritik" bilduman kaleratu zuen Palestinari buruzko eskuliburua (pdf) sarean zabaltzeari ekin dio. Bertan, Palestinako historia, sionismoaren sorrera, Nakba, Intifadak... ezagutu daitezke, baita arlo errepresiboa, ekonomikoa, eta abar. Iaz kaleratutako testuan dagoeneko Israelen aurkako boikotarekin bat egiten zuen fundazioak. Honako hau da internautek bidalitako mezua: "LABeko Ipar Hegoa fundazioak Palestinako gatazkari buruzko liburuxka bat argitaratu zuen duela pare bat urte 'Haritik' bilduman. Hainbat kontu eguneratu egin beharko lirateke, noski, baina beste askok erabateko balioa dute oraindik hango errealitatea ulertzen laguntzeko. Baliogarria izan dakizula espero dugu eta zuk egoki irizten diezun guztiei bidaltzea eskatzen dizugu; izan ere, Palestinak jasaten duen zapalkuntzari buruzko kontzientzia hedatzeko borroka ideologikoan lagungarria izan daiteke". Argazkian, Uribe Kostako hainbat internautek beren argazki bitakoretan jarritako kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun