"Proposamenak udalerrirako interesgarriak izan behar dira eta arlo askotakoak izan daitezke", Gazteria zinegotzi Koldo Iturbek aipatu duenez. “Antzezlan txikiak, performanceak, film laburrak, erakusketak, edozelako lehiaketak antolatzea, web orriak, bitakorak, aisialdi jarduerak (hala nola ikastaroak eta tailerrak), gizarte arazoetan sentiberatzeko proiektuak, euskaren erabilera sustatzeko proiektuak, hitzaldiak bezalako dibulgaziozko proiektuak, eta abarrekoak” aurkeztu daitezke udal arduradunaren hitzetan. "Hau da, orotariko proiektuak, berriak izan ala ez, baldin eta gure herriaren gizarte, ekonomia edo kultura aberasten badute", Iturbek gaineratu duenez.
Diru laguntzak
Bitartean, diru laguntzak eskatzeko epea (ikusi horretarako agiriak) zabalik dauka Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, 2009an arlo horrekin zerikusia duten jarduerak egiteko. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 2an hasi zen eta otsailaren 13ra arte egongo da zabalik.
Getxoko Udaleko