Sevillar dantzak erakutsiko dizkiete Itzubaltzetako nagusiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 17:33

Itzubaltzeta / Romoko Ibar Nagusien Etxeko Zuzendaritza Batzordeak 2009rako aurreikusitako jardueren egutegia kaleratu du, zentroko bazkide guztiei zuzenduta. Aurtengo berritasunen artean eta izandako eskaria handiaren aurrean, astean ordu betez, sevillar dantza ikastaroa antolatuko dut. Bestalde, hilabete honetan hasiko den oroimena hobetzeko ikastaroaren iraupena luzatu dute, hilabete batetik sei hilabetera. Gainera, urtearen laugarren hiruhilekoan, gizonezkoei zuzenduta, nork bere burua zaintzeko eta etxea antolatzeko laugarren ikastaroa ere egingo dute, Aukeren Berdintasunerako Udal Zerbitzuarekin elkarlanean. Hirugarren edizioa hilabete honetan bertan amaituko da, 12 gizonezkoren partaidetzarekin. Urtarrilaren 20ean, berriz, Malmasinerako ibilaldia izango da eta 27an dantzaldia. Jardueretarako izen-ematea egin edo informazio gehiago lortzeko, interesatuek Lope de Vega kaleko 12 zenbakian lekututa dagoen Ibar Nagusien Etxera jo dezakete. Argazkian, Itzubaltzetako aitona-amonak gimnasia egiten.

Jarduera-eskaintza zabalak Getxon erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoei aisialdia dibertsifikatzeko eta modu aktiboan eta parte hartzailean gozatzeko aukera eskaini nahi die, zentroko arduradunek adierazi dutenez. Horregatik, eta aurreko urteetan bezala, Ibar Nagusien Etxeak, besteak beste, museoetara bisitak, euskara eta informatika ikastaroak, txapelketak, informazio hitzaldiak, esku-lan tailerrak, argazki lehiaketa, gimnasia, abesbatza eta arrazakeriaren aurkako astea antolatuko ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun