Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak irteera eta oturuntza antolatu ditu urtarrilaren 18rako, igandearekin. Oraingoan, ibilbidea Arakaldon hasita, 766 metroko Untzueta mendia igoko dute. Bertatik 565 metroko Bikotx-ganera joango dira tontorrez tontor. Igande horretan, goizeko 8etan abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 8:10ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubiletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 35 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 40 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen-emateak ostegunetan egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Urko mendia. Argazkian, Untzueta mendia.