
Hauteskundeak.net datorren martxoaren 1ean burutuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen webgune ofizialeko atal gehienetan EAEko herritar euskaldunak hiruzpalau egunez baztertzeari ekin zion atzo Javier Balza jeltzaleak zuzentzen duen Herrizaingo Sailak. Atzo, hilak 12, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak zabaldu zuenez, hauteskundeetako pausoak, datak eta epeak biltzen dituzten 2.500 egutegi (pdf) banatu zituzten. Albisteaz baliatuz, hauteskundeetako gune ofizialari behar beste publizitatea eman zion guneari, nahiz eta albistean elecciones.net baino ez agertu. Atzotik webguneko 14 guneak irakur daitezke oso-osorik espainolez. Euskaraz bi baino ez.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!