Ehunaka lagunek adierazi diote elkartasuna Palestinari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 20:09

Euskal Herriko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformaren deialdiarekin bat eginez, bi mila lagun baino gehiago atera zen atzo, Bilboko kaleetara, Palestina eta Gazari elkartasuna adierazteko. "Gobernu eta instituzioen isiltasunak erailketak eta sarraskia bermatzen duen bitartean", jendartea isilik geldituko ez dela adierazi zuten antolatzaileek. "Palestinarekin elkartasun ekintza guztietan parte hartzeko ordua da. Israel estatu ilegal eta genozidaren inpunitatearekin amaitzeko ordua da, Israelgo estatuaren adiera guztiei boikot!", gaineratu zutenez. Bitartean, larunbat arratsaldean, 3.500 lagun inguru batu zituen Iruñean Askapenak. "Palestinarekin elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena Israeli boikot egitea" dela aldarrikatu zuten bertan. Modu berean Baionan eta Donostian mobilizazioak izan ziren herenegun. Argazkian, Bilboko manifestazioa. Irudi gehiago hemen sakatuz ikus daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun