Gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Tontxu Camposek eta EHUko errektore berriak, Iñaki Goirizelaiak, lehen bilera instituzionala izan dute Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoan, erakunde bien arteko lankidetza sendotzeko. Joan den ostiralean hitzartu zuten bilera, Ajuria Enea jauregian, Goirizelaia unibertsitateko errektore izendatua izan zenean. Bilera bi mailatan gauzatu da: batetik, erakunde bietako ordezkari goren biak elkartu dira, eta, bestetik, euren taldeek ere egin dute lan batzarra. Hizpide izan dituzte, besteak beste, titulazioen mapa, parke zientifikoa, hiru campusetako bestelako azpiegiturak eta ikerketa. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Campos eta Goirizelaia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!