Hautesle zerrendak ikusgai jarri ditu dagoeneko Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 20:25

Martxoaren 1ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeentzako hautesle zerrendak, gaur jarri dituzte ikusgai Getxo udalerrian. 2008ko urriaren 31n eguneratutako zerrendak dira hain zuzen ere, aste betez Getxoko udaletxeko Estatistikako bulegoan zein Herritarrentzako Arreta Bulegoetan ikusgai egongo direnak. Hautesleen errolda norberak kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko jarri dute. Zerrendak, esan bezala, gaurtik, urtarrilak 12, hurrengoko astelehenera arte, hilak 19, egongo dira ikusgai, bulegoaren ohiko ordutegian. Horretaz gain, Getxo herriko Benturillena kaleko 17. atarian dagoen HABen, Algortako Zabala kaleko HABen, Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleko HABen eta Udaltzaingoko bulegoetan, Aiboako Alango kalean, jarriko dituzte, bulego horietako ohiko ordutegian. Dena dela, erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak joan beharko du, DNI, pasaportea, egoitza txartela edota gida baimenarekin. Argazkian, Getxoko udaletxeko fatxada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun