"Litroak edan Foru Aldundian" kanpainari ekin dio Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 12a, 20:40

"Litroak edan Foru Aldundian" izeneko kanpaina gaur iragarri eta bihar, asteartea, burutuko du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Baina kalimotxo eta garagardo tetra-brik eta botilak beharrean elkarrizketa informala eskainiko dute EGKkoek administrazio publikoen eta aisialdi elkarteen arteko harremanak berriro pensatzeko eta hobetzeko. Gainera, hitzordua goizeko 9:30ean hasiko dute, 13:00ak arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikin nagusitik urrun, Autonomia 44an dagoen Gazteriaren Kontseiluaren egoitzan. EGKren esanetan, “'Litroak egiteko' gutxieneko antolaketa bat behar da (boterako zenbat jarriko den, zer edango den, non geratuko garen, erosketaz nor arduratuko den). Hori dela eta 'Litroak edan Foru Aldundian' izeneko jardunaldia planteatzen dugu: administrazio publikoek eta astialdi hezitzaileari loturiko elkarteen arteko elkarrizketa informala euren arteko harremanak (bir)pentsatzeko. EGK - Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren egoitzan izango da bihar urtarrilaren 13an asteartean goizeko 09:30tatik 13:30era".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun