Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Lorea Zeziaga eta Alejo Moreno euskal iheslari politikoak atxilotu ditu frantziar Poliziak
Alejo Azkainen atxilotu dute eta Lorea berriz Baionan. Biak dira euskal iheslari politikoak eta biek bizitza normala egiten zuten Lapurdin. Mobilizazioak burutuko dira arratsaldean.
Lorea Zeziaga euskal iheslari politikoa atxilotu dute Baionan:
Lorea Zeziaga euskal iheslari politikoa atxilotu dute gaur goizean Baionan. Bere lagun bati deitu dio Loreak eta “atxilotua nago” esan dio. Loreak oso gazte ihes egin zuen bere sorterritik, Arrasatetik. Urte asko eman ditu ihesean, besteak beste Mexikon denbora asko pasatu zuen eta azken urteetan Baionan bizi zen, bertan bizitza normala egiten zuelarik.
Iheslari politiko bezala euskal iheslari politikoen kolektiboaren bozeramaile lanak askotan egin izan ditu Loreak
Alejo Uranga euskal iheslari politikoa atxilotu dute Azkainen:
Gaur goizean Azkainen Alejo Moreno gaztea atxilotu du frantziar poliziak. Alejo gasteiztarra da eta Jarrai-Haika-Segi auzian auziperatuta dago.
Goizean ogia erostera joan denean kalez jantzitako bi pertsona hurbildu zaizkio eta atxilo eraman dute. Frantziar poliziak ziren hurbildu zaizkionak. Azken urteetan Lapurdin bizi zen Alejo, bizitza normala egiten zuelarik.
Gaurko mobilizazioak:
Atxiloketak salatzeko:
19:00etan konzentrazioa Azkaineko plazan.
18:30etan konzentrazioa Baionak herriko etxearen aurrean.
Euroagindu audientzia salatzeko:
19:00etan konzentrazioa Donibane Lohitzunen, Xabier Irastorzaren euroagindu audientzia dela eta. Gaur zuen euroagindu audientzia.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Euskal iheslari politikoen aurkako etenik gabe jazarpena salatu nahi dugu. Frantziar estatuak euskal independentismoaren aurka abian duen gurutzadaren baitan kokatzen ditugu euskal herritarren atxiloketa eta espainiaratzeak, errepresio bideetan eskuz-esku frantziar eta espainiar gobernuak aurrera egin nahi dutenaren seinale. Munduan dauden ehunaka eta ehunaka euskal iheslari politikoak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren adierazle argiak dira.
Euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu, eta Lorearen askatasuna aldarrikatzeko burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.