Gure kasuan, errefuxiatuak Rafah-ko mugatik irtetera bultzatzea da Israelek duen zioa, Egiptori pasaz ardura. Era honetan, Gaza despopulatzeaz gain, etorkizuneko Israelgo izaera judua ere bermaturik geratuko litzateke.
Berriro diot: helburua ez da Hamasekin bukatzea, baizik eta populazio zibilaren artean izua zabaltzea (ez al deritzo horri terrorismoa?). 27 urte lehenago falangista libanoarrek Sabra eta Xatilan egin zutenaren moduan.
Euren existentzia jada erresistentzia sinboloa den errefuxiatu horiei, nire elkartasunik beroena. Baztan baino txikiagoa den lurralde batean milioi eta erdi pertsonek erakusten duten duintasuna, hemen, gure artean topatzea oso zaila den dohaina da.
Mikel Iturbe blogariak hamahiru.org bere bitakoran larunbatean argitaratutako artikulua
Azken asteotako zorigaiztoko gertakariek, -beste behin ere- jarri dute Gaza komunikabide eta iritzi publikoaren jopuntuan. Baina uste dut beharrezkoa dela sarraskia komunikabideek ematen ez dioten ikuspuntu globalago batetik jorratzea. Gazakoa ezin daiteke zerbait isolatu modura hartu; ezin daiteke adierazi Qassam kohete batzuekin eginiko eraso batzuei erantzuteko sartu dela Israel Gazan, testuingurua askoz zabalagoa baita. Bi dira Israel eta Palestinaren arteko gatazka endemiko hau bizirik mantentzen duten korapilo nagusiak: