Gaur, arratsaldeko 8etatik aurrera, ikusgai izango dira Kultur Leioan joan den urtean ospatutako laburmetraien 15. lehiaketa irabazitako lanak. Zehazki, leioaztar baten lanik onena “Silencios” eta hirugarren saria (aipamen berezia) “On the line” izenburukoak proiektatuko dituzte. Esan bezala, herriko lanik onena, “Silencios” du izenburua eta Ainara Trigueros Serrano obra dugu. Aktore lanetan, berriz, Itziar Ituño, Conchi Saornil, eta Helena Dueñas ditugu. Filma telefono dei batekin hasten da. Susana telefono dei horren bidez enteratzen da, bere alzheimerra duen bere 80 urteko amama txarrera egin duela eta bizitza denbora gutxi geratzen zaiola. Egiten dion bisitaren ostean, berarentzat oso gogorra den egoera bati aurre egiteko indarrak eskuratzen ditu. Argazkian, Kultur Leioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!