Genero ikuspegitik aztertuko dituzte ostiralean Sopelako kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 13a, 14:29

2008ko otsaileko tailerretan egindako lanekin jarraituz, genero ikuspegitik udalerrietako errealitatea aztertzen jarraitzen ari da aste hauetan Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea. Emakumeek tailerretan aztertutako guztiarekin Debekatutako Hiriaren Maparen lehenengo zirriborroa osatu dute jada. Baina, oraingoan, aurretik identifikatu bezala, arazotsuak diren edo baita irisgarritasuna, segurtasuna eta abar dela‑eta berehala esku hartu behar diren lekuak bisitatzen dabiltza, udal teknikariekin adostu beharreko bigarren mapa osatzeko. Besteak beste, Sopelan, ostiral honetan, urtarrilak 16, egingo dute ibilaldia. Arratsaldez egingo da eta parte hartu nahi duen udalerriko emakume orori zuzendua dago. Horretarako, Berdintasun Zerbitzuarekin edo Uribe Kostako Mankomunitateko Tokiko Agendarekin jarri beharko dute harremanetan. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.

Hala ere, ez dituzte Sopelan bakarrik egingo ibilaldiak. Gorliz eta Plentzian joan den ostiralean, urtarrilak 9, izan zen eta Lemoizen larunbat honetan, hilak 17, egingo dute. Hurrengo asteetan, Berangon (hilak 23), Urdulizen (hilak 23) eta Barrikan (hilak 29) izango dira ibilaldiak. Informazio gehiago: agenda21[abildua]uribekosta.org eta berdintasuna[abildua]uribekosta.org.

Itzartu emakumeen elkartea

Bitartean, Sopelako Udalak azaroaren 27an egindako osoko bilkuran gehiengo absolutuz onartu zuen Itzartu emakumeen elkarteari Landa doktorea kaleko 3. zenbakian dagoen beheko solairuko udal lokala uztea. Elkarteak egoitza sozial gisa erabiltzen jarraituko du eta Udalak bi urterako utziko dio lokala. Hala ere, urtero berri daiteke kontratua, baina gehienez ere lau urtera arte. Bestalde, Itzartuk erantzukizun zibileko asegurua egin beharko du eta Udala izango da aseguru horretako onuraduna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun