Diskoa aurkeztuz, hiru urte iraun zuen bira batean jardun zuen Europako jaialdi garrantzitsuenetan, eta Albert King, Van Morrison, Robert Plant eta Khaled bezalako artista handiekin partekatu zituen oholtzak. 1998an, "Hombre Bleu" esperimentatzen eta bilatzen bost urte eman eta gero, Chicagoko Bluesa eta erritmo bereberra uztartzean oinarritutako musika molde berria eskaini zuen. CD hori osatzeko xedean baliatutako taldea bihurtu zen Amar Sundy Band". 2000. urtean kaleratu zuten "Live and Blues" aurreneko zuzeneko albuma. 2004. urtean, berriz, Dixiefrog zigiluarekin "Najma" lana kaleratu zuen eta formen alkimista honen heldutasuna agerian geratu zen, behin betiko estilo berezkoranzko bide luzeari ateak irekiz, talentu berezia erakutsiz.
2006an Putumayo zigiluak, bere "Mundu osoko bluesa" bilduman, Sundyren gai bat argitaratu zuen eta 60 herrialdetan banatu. Une honetan hurrengo lana ari da prestatzen Tino Gonzales gitarra jotzaile iparramerikarrarekin batera. Lan hau 2009an argitaratuko dute. Sundyk zuzenekoetan bere musika berezia aurkezten du, Chicagoko Bluesaren eta erritmo bereberraren arteko nahasketa.