Getxoko PPk proposatutako tasen eta zergen jaitsiera "Udala ekonomikoki desorekatzea" ekarriko lukeela adierazi du EAJ buru duen Gobernu Taldeak. Udal batzarrean aurkezten dituzten mozioen bidez, "udal gastua oraindik gehiago areagotzea" eskatzen duten bitartean, diru sarrera arruntak "izugarri" murriztu nahi izatea leporatu diete popularrei tokiko agintariek. "Kontraesanaz" gain, "arduragabekeria" deritzote proposamenari. Imanol Landa alkatearen hitzetan, “eskaera elektoralista hutsa baino ez da eta, batez ere, guztiz zuhurtzia gabea, krisialdian gaudela kontuan hartuta". Udal agintariaren arabera, "datozen hauteskundeetan boto batzuk lortzeko den-dena erabiltzen dute". Argazkian, Imanol Landa alkateak eta Aitor Soloeta Ogasun eta Ekonomia Sustapen zinegotzia, artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!