Leioako ezker abertzalearen oharra:
Torturarik ez! Epaiketa fartsarik ez!
Audientzia Nazionalak Pagoa Zulueta beste 11 pertsonekin batera epaituko ditu urtarrilaren 12,13,14 eta 19an erakunde armatuari laguntza ematearen akusaziopean, 7 urte t'erdiko zigorra eskatzen diotelarik.
Poliziaren eskutan inkomunikaturik zirela, torturak eta tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten atxilotuak, beraz torturapeko aitorpenak dira, pertsona hauen kontra duten bakarra, ez besterik; honela, epaiketa hau ere epaiketa fartsa izango dela garbi geratzen da.
Horrexegatik:
Audientzia Nazionalari epaiketa hau bertan behera uzteko eta atxilotuak tortura eta inkomunikazioa pairatu duten prozedura judizial guztiak artxibatzeko eskatzen dugu.
Audientzia Nazional salbuespen epaitegia den heinean desagertzeko eskatzen dugu, izan ere torturapean lortutako aitorpenak onartuta eta euskal disidentzia zigortzeko etsaiaren justizia aplikatuta epaiketarako prozedura bermerik ez egotea ahalbidetzen baitu.
Leioako bizilagunek aldarrikapen hauek bere egin ditzaten (Gasteizko Legebiltzarrak egun berri duen legez) eta mobiliza daitezela eskatzen dugu.
Mobilizazioa Leioan: urtarrilak 16, ostirala, iluntzeko 8etan Boulevardean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Hamabi euskal herritarren aurkako epaiketa hasi da Auzitegi Nazionalean
Frantzian aurkituriko paper batzuetan oinarriturik polizia operazio ugari burutu zituen espainiar poliziak, euskal herritar ugari atxilotuz, torturatuz eta espetxeratuz.
Urtarrilaren 12, 13, 14 eta 19an ospatuko da epaiketa hau, ETAren kaptazio aparatuko kide izatea egozten zaielarik bertan epaituak izaten ari direnei.
Altsasun errepresioaren aurkako topaketak deituta elkarretaratzea egin zen atzo eta 100 lagun bildu ziren, epaiketa honen aurreko protesta bezala.
Epaituak izango direnak:
Alaitz Artetxe, 6 urteko espetxe eskaera.
Asier Burjaleta, 6 urteko espetxe eskaera.
Itsaso Guemes, 9 urteko espetxe eskera.
Eneko Perez, 6 urteko espetxe eskaera.
Arkaitz Ormaetxea, 9 urteko espetxe eskaera.
Mikeldi Diaz, 6 urteko espetxe eskera.
Maria Asuncion Alonso, 7 urteko espetxe eskaera.
Ixone Fernandez, 7 urteko espetxe eskaera.
Pagoa Zulueta, 7 urteko espetxe eskaera.
Anitz Eskisabel, 9 urteko espetxe eskaera.
Angel Alcalde, 6 urteko espetxe eskaera.
Koldo Rosado, 6 urteko espetxe eskera.
Mobilizazioak
Portugalete (Anjel Alkalde): aste honetan egunero kontzentrazioa, datorren astelehenean 19an manifestazioa.
Santurtzi (Anuntzi eta Ixone): bi astelehenetan 12(atzo) eta 19an manifestazioak.
Leioa (Pagoa): Ostirala 16an manifestazioa.
Txorierri (Arkaitz eta Alaitz): Lezaman eta Zamudion. Egunero mobilizazioa 12an (Lezaman), 13an (Zamudion), 14an (Lezaman) eta 19an (Zamudion).