Leioan ere badago D3M herri plataformari sinadura emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 14a, 16:40
Demokrazia Hiru Milioi (D3M) izeneko herri plataforma Leioan ere sinadurak batzen hasi da, bertoko ezkertiar eta abertzaleon Leioatik bitakorak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, urtarrilaren 26ra bitartean, Luis Bilbao Libano kaleko 8. atari atzealdeko notaritzara joaterik badago. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara da horretarako ordutegia. Astelehenetik ostegunera, gainera, arratsaldez ere sinatu ahal izango da, 16:30etik 18:30era. Bitartean, Leioako udaletxean ere sinadurak batzen ibiliko dira, hilaren 26ra bitartean, bertoko sarrerako informazio puntuan. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera, 9:15etik 14:00etara egongo da zabalik. Ostiral arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta azkenik, larunbat goizean, 9:30etik 12:30era. Argazkian, herri plataformaren aurkezpena larunbatean / D3M.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoaren 1ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeari eta "benetako aldaketa" bultzatzeari begira D3Mk gutxienez 17.700 sinadura beharko ditu hautagaitza aurkezteko: 9.500 Bizkaian, 5.700 Gipuzkoan eta 2.500 Araban. Larunbatean plataforma aurkeztu zuten, besteak beste, Itziar Lopategi, Amparo Lasheras, Gabi Basañez, Itziar Aizpurua, Julen Aginako, Miren Legorburu eta Unai Urruzuno eta Ane Muguruza, Josu Muguruza zenaren alaba. Bitartean, Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak aginduta Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ekimena ikertzen ari dira, balizko ilegalizazioari ekiteko.

Uribe Kostan eta Erandion non sinatu:

Gainontzeko udalerrien berri izan artean, ondoko tokietan eman daiteke sinadura Uribe Kostan eta Erandion:

Algorta

Urtarrilaren 12tik 20ra.
Notaritza (Urgull kalea, 1-behea)
Astelehen, astearte, ostegun eta ostirala, 10:00etatik 14:00etara.

Areeta

Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Kale Nagusia, 10-2)
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19etara.

Urtarrilaren 12tik 21era.
Notaritza (Eskoletako plaza)
Urtarrilak 14 eta 21, 10:00etatik 14:00etara.
Urtarrilak 13, 15, 19 eta 21, 17:00etatik 18:30era.

Erandio

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Notaritza (Jesus Aranburu, 4 - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik ordu batetara.

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea (Irailaren 23a plaza - Altzaga)
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan, 10:30etik 14:00etara.

Gorliz

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.

Leioa

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Notaritza (Luis Bilbao Libano, 8-atzealdea)
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Astelehenetik ostegunera, arratsaldez ere, 16:30etik 18:30era.

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea (sarrerako informazio puntuan)
Astelehenetik ostiralera, 9:15etik 14:00etara.
Ostiral arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara
Larunbat goizez, 9:30etik 12:30era.

Neguri

Urtarrilaren 16 eta 23an.
Udaletxea (Foru kalea)
Larunbatetan, goizez.

Plentzia

Urtarrilaren 12tik 26ra.
Udaletxea. Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 15:00etara eta hilaren 24an, larunbata, goizeko 12etatik 14:00etara.

Sopela

Urtarrilaren 12tik 24ra.
Udaletxea.
Astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 15:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan ere bai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun