Ostiral honetan beteko dira 3 urte
Aitor Elortza Unanue iheslari politiko algortarra Baionan hil zela, 25 urte ihesean eman ondoren. Hori dela eta, egun horretan, omenaldia egingo diote, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. Elortza Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ra arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Argazkian, 2006ko ekainaren 11an,
Elortzaren errautsak Algortako Portu Zaharrean zabaldu zituzteneko irudia.