Jon Bilbao Moro Asuako preso politikoaren askatasuna aldarrikatzeko, ekitaldi politikoa egingo dute igande honetan, urtarrilak 18, Astrabuduako Josu Murueta plazan, ordu batetatik aurrera. Bihar bertan, hilak 15, 27 urte beteko dira atxilotu, 9 egunez inkomunikatu eta torturatu, eta espetxeratu egin zutenetik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. Errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez, "27 urte luze hauetan zenbatezinak dira ezagutu dituen espetxeak eta zenbatezinak bere etxekoek eta lagunek egin dituzten kilometroak. Gaur egun, Herrialde Katalanetan, Alacanteko Fontcalent espetxean bahituta dago, Erandiotik 750 kilometrotara. 2002tik kalean egon behar luke. Eta zoritxarreko urtemuga honetan, ebakuntza bat egiteko esperoan dago, gainera". Argazkian, Jon Bilbao Moro etxeratzearen alde egindako mobilizazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!