Baserri eta errota artean ibiliko dira urtarrilaren 25ean matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 14a, 19:35
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeko lagunak Zeanurira egingo dute txangoa, urtarrilaren 25ean, igandearekin, bertoko baserri eta errotak bisitatzeko. Horrenbestez, goizeko 9etan abiatzeko asmoa daukate, Plentziako metro geltokitik. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 20a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Bitartean, gaur bertan, Matrako mendi taldeko kide bati egin diote elkarrizketa (entzun hemen) Koska irratiko Ukberri magazinean. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun