Gazan hildako palestinarren kopurua milatik gora denean,
Hamasek Egiptoren su-eten plana onartu ostean eta mundua Israelen erantzunaren zain dagoela, igande honetan, hilak 18, "Palestina askatu! Israeli boikot!" lelopeko manifestazioa egingo dute Algortan. Hitzordua
Askapena erakunde internazionalistak jarri du, eguerdiko 12etan. Izan ere, Gazako "sarraskia" abiatu zenetik Askapeneko kideek hori salatzeaz gain behin eta berriro gogoratu dute arazoaren muina egoera hori ahalbidetu duten sionismoa eta Palestinaren okupazioa direla. Bestalde, Askapenak "
Internazionalismoa aurrera!" manifestua abiatu du, "azken aldian munduan eta Euskal Herrian elkartasun internazionalistak pairatutako hainbat kriminalizazio saio eta mehatxuri" erantzuteko asmoz. Manifestu horren bidez, "internazionalismoaren balioa eta beharra aldarrikatu" nahi dute. Hori dela eta, elkartasun internazionalista jorratzen duten taldeak eta bestelako erakunde, kolektibo, sindikatu, gaztetxe, GKE eta abar, manifestu hori babestera zein urtarrilaren 31n Bilboko Arriaga antzokitik 17:30ean egingo duten nazio manifestazioan parte hartzera deitu dute. Bat egiteko
prentsa[abildua]askapena.org posta elektronikora idatz daiteke. Argazkian, urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa.