Zigor Goikoetxea Navalcarnerora eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 15a, 14:33

Zigor Goikoetxea Navalcarneko espetxera (Madril, Espainia) eraman zuten joan zen larunbatean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, dirudienez datorren astean izango duen epaiketarako. Errepresioaren kontrako erakundeak azaldu duenez, "Navalcarneron Ibai Egurrola algortarrarekin dago orain. Ibai bertara eraman zutenetik Algortara ere den Joseba Elorriagarekin izan da, baina joan zen astean Joseba moduluz aldatu zuten". Zigor Goikoetxea abenduaren azken egunetan eraman zuten Segoviatik Salamancako espetxera. Lehen aipatu bezala, datorren astean epaiketa egingo diote, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Goikoetxeari. 2008ko abuztuan atxilotu zuten Azkorriko mutila, San Lorentzo eguneko Algortako azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak bere kontra irainak bota zituela jarritako salaketaren ondorioz. Navalcarnero Getxotik 455 kilometrotara dago. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun